ESPAINIA 1902tik 1939ra
Espainiaren historian, Alfonso XIII.aren erregealdetik Gerra Zibilera bitarteko aldia funtsezkoa da gaur egungo errealitatea ulertzeko.
Etapa labur-labur horretan, zenbait politika-sistema izan ziren: Berrezarkuntzaren garaiko liberalismo moderatua, Primo de Riveraren diktadura, bai eta demokrazia ere, Bigarren Errepublikan. Halaber, aldi horretan herrialdearen ekonomia- eta gizarte-modernizazioa areagotu egin ziren.
Baina eraldaketa horiek guztiak estremismoko eta politika-borrokako testuinguruan gertatu ziren. Horren ondorioz, tragedia izugarria gertatu zen: Gerra Zibila.
Hemen ikusi dezakegu nola zegoen banatuta Europa Bigarren Mundu Gerran:
Bigarren mundu Gerra
Baina eraldaketa horiek guztiak estremismoko eta politika-borrokako testuinguruan gertatu ziren. Horren ondorioz, tragedia izugarria gertatu zen: Gerra Zibila.
BIGARREN MUNDU GERRA
Bigarren Mundu Gerrak krisi baten goreneko unea adierazi zuen, Lehen Mundu Gerraren amaieratik abiatutako krisia, alegia. Gatazka horretan, mugimendu faxistek bide militarraren bidez konpondu nahi zituzten beren herrialdeei egindako ustezko bidegabekeriak. Gainera, ekonomia-krisiak faxismo erradikala areagotu zuten.
Demokraziak eta Sobietar Batasuna borrokatu ziren faxismoaren aurka. Gatazkaren eraginez, bi gerra piztu ziren aldi berean: bata, Europan, eta bestea, Ozeano Barean.
Bigarren Mundu Gerraren amaieran gizakiak inoiz ikusi duen izugarrikeria handienetako bi ikusi zituen: nazien sarraskitze-esparrua eta Ameriketako Estatu Batuek jaurtitako bonba atomikoak. Gertakari horiek munduko kontzientziak astindu zituzten.
Bigarren Mundu Gerrak munduko ordena berria sorrarazi zuen.Europa bigarren maila batean geratu zen, eta bi potentzia handi gailendu ziren: Ameriketako Estatu Batuak eta SESB.
Bigarren Mundu Gerrak munduko ordena berria sorrarazi zuen.Europa bigarren maila batean geratu zen, eta bi potentzia handi gailendu ziren: Ameriketako Estatu Batuak eta SESB.
No hay comentarios:
Publicar un comentario