ANTZINAKO ERREGIMENA
XVII. mendea mende konplexua izan zen: garai hartan, absolutismoa eta despotismo ilustratua gailendu ziren. Baina, halaber, zenbait ideia berri ere sortu ziren eta Aro Garaikidea abiarazi zuten.
Hein handi batean, XVIII. mendeko pentsalarien ideien eta planteamenduen oinordekoak gara. Haiek beren garaiko desberdintasunen eta injustiziaren aurka egin zuten, gizartea bidezkoagoa izan zedin.
Gaur edun gure gizartean erabiltzen ditugun kontzeptu politikoetako asko pentslari haien lanaren eta planteamenduen ondorioak dira; besteak beste, demokrazia, sufragio unibertsala edo botereen banaketa dira kontzeptu horietako batzuk.
IRAULTZA POLITIKOAK (1776-1848)
Despotismo ilustratuak ez zuen lortu gizartea benetan eraldatzea, eta ondorioz, iraultza liberalak gertatu ziren. Iraultza horietako lehena Amerikan gertatu zen: kolonoak Bratania Handiaren aurka matxinatu ziren.
Baina iraultza liberalak ez ziren fenomeno unibertsal bihurtu Frantziako Iraultza (1789) gertatu arte. Ondorioz, liberalismo iraultzailea nagusitu zen, bai eta Antzinako Erregimena desagertu ere.
Napoleonen porrotaren eta Berrezarkuntzaren ondoren, bazirudien iraultza hilda zegoela. Baina ideia iraultzaileak berpiztu egin ziren, bai Europan (1820ko, 1830eko eta 1848ko iraultzak), bai Amerikan (Espainiak Hispanoamerikan zituen ia kolonia guztien independentzia).
INDUSTRIA-IRAULTZA
XVIII. mendearen erdialdean, etengabeko aldaketa-prosezua abiarazi zen Europan: teknika, energia-iturri eta lana-antolaketako forma berriak erabiltzearen ondorioz, izugarrizko hazkundea izan zen ondasunen ekoizpen mekanizatuan. Aldi berean, aldaketa sakonak gertatu ziren gizartean eta eguneroko bizitzan, kapitala eta lana gero eta bereiziago egotearen ondorioz.
Ekonomia eta gizarte-aldaketa horien industria-iraultza esaten zaie, eta nekazaritza-gizarte tradizional batetik industria eta hiri-gizarte moderno baterako aldaketa adierazten dute. Halaber, iraultza horrek ekarri du herrialde garatuen eta herrialde azpigaratuen arteko aldea, ekonomia eta gizarte arloan: industrializazio-prosezuari etekina atera zioten herrialdeak asko garatu dira, eta ekoizpen-sistema tradizionalak erabiltzen jarraitu zutenak, berriz, azpigaratuak dira gar egun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario